Euskara ikasteko laguntzetan 15.000 euro inbertituko ditu Udalak. Eskabideak aurkezteko epea zabalik egongo da 2016ko abuztuaren 16ra arte, iazko abuztutik aurtengo uztailera bitartean egindako ikastaroetarako. Euskara ikasteko bekak ikastaroaren prezio osoa estaltzera hel daitezke.
Beka eskubidea izateko, eskatzailea erandioztarra eta 16 urte baino nagusiagoa izan eta gutxienez %80ko asistentzia egiaztatu behar izango du.
Laguntzak barne hartzen dituen ikasketak honakoak dira: HABEk homologatutako barnetegietan edo euskaltegi publiko edo pribaturen batean euskalduntze nahiz alfabetatze ikastaroak; eta Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) nahiz Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) antolatutako curriculumetik kanpoko euskarazko ikasketak. Halere, Erandioko udal euskaltegitik kanpo ikastaroren bat egin dutenek udal laguntza eskuratu gura badute frogatu beharko dute honako gertaera: aipatutako euskaltegian matrikula egin ezina izatea; plazarik egon ez delako zein ikastaro mota edo ordutegi arazoengatik.
Merkataritza
Merkataritzan euskara sustatzeko asmoz, Erandioko Udalak 2.500 euro erabiliko ditu errotulazioa, irudi korporatiboa edota webgunea euskalduntzen duten enpresa eta dendak laguntzeko. Kasu denetan, bitartekoak euskara hutsezkoak izanez gero, prezioaren %50a lortu ahal izango da eta elebidunak zianez gero %25eraino. Beti ere errotulu eta irudi korporatiboen kasuan laguntza 500 eurokoa izango dela, gehienez jota, eta webguneetan 800ekoa. Laguntzak abenduaren 23ra arte eskatu daitezke.
Azkenik, gidabaimena euskaraz ateratzen duten gazteei laguntzeko 1.500 euroko funtsa aurreikusi du Udalak. Hala, 17 eta 23 urte bitartekoek 150 eurorainoko diru-laguntza jaso ahal izango dute, azterketa teorikoa euskaraz egin eta gainditzeagatik. Kanpaina horretan parte hartzen duten autoeskolak honakoak dira: Altzaga, Arias eta Gaztedi. Eskaerak abenduaren 27ra arte aurkez daitezke.