Parkingei Konponbidea Orain taldea pasa den otsailaren 10ean Astrabuduan parkingen arazoari buruz egindako asanbladan eratu zen. Batzar hura Ganemos Erandio eta Ahal Duguk deitu zuten, baina Ezker Anitza eta EH Bilduren babesa ere izan dute.
Otsailaren 10eko batzarreko parte-hartzaileek honako puntuak adostu zituzten: Udalak proposatutako parking pribatua ez onartzea "alternatiba bakartzat"; hainbat obrek eragindako ibilgailuak uzteko lekuen desagerpena "era susmagarrian parking pribatua sustatzeko xantaia gisa" erabiltzea ez onartzea; eta, azkenik, EAJk proposatutako hainbat neurri (gaueko TAOa, ikastetxeen patioak erabiltzea eta abar) ez onartzea, "aparkatzeko leku kopurua handitzeko aukera inplizituki baztertzen" dutelakoan.
Bitartean, atzo Erandioko Udal Gobernuak martxan ipini behar zuen parkingari buruzko mahaia, udal ordezkaritza duten indar guztiakaz. Baina azken orduan, Ganemos Erandiok atzeratzea eskatu zuen, beharrezko informazioa ez zuela argudiatuta. Ala datorren barikuan, martxoak 4, batuko da batzordea.