Pertsona bi zauritu dira gaur arrastian Asuako errotondan, Erandioko udalerrian, bertan izan den auto-istripuaren eraginez. Sos Deiak zerbitzuak jakinarazi duenez, ezbeharra 15:00ak aldera jazo da Bi-737 errepidean, 12,5 kilometroan. Auto bik talka egin dute eta haietako bat irauli da. Istripuaren eraginez pertsona bi izan dituzte zauri arinak eta larrialdi zerbitzuek Gurutzeta ospitalera eroan dituzte. Atzo ere, beste bi pertsona eroan zituzten Gurutzetara hiru ibilgailuren arteko talka batengatik, Bi-711 errepidean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!