Laredoko abesbatza 1988. urtean sortu zen, bat-batean, eta Laredoko Udaleko babes instituzionala izan zuen. 1993. urtean, Udalak abesbatza misto garbia sortzeko agindu zion Jesus Manuel Piedra Sanchezi, Laredoko eta eskualdeko abesti herrikoiak ikertzeko eta zabaltzeko asmoz. 1994. urtean, Maria Jesus Camino Renteria pianista eta konpositorea gehitu zitzaien. Harrezkero, 700 kontzertu baino gehiago eman ditu Espainian eta Frantzian, abesbatzen ziklo ospetsuenetan parte hartu du, eta sari ugari jaso ditu.
Mendibaiarte abesbatza ere pasa den mendekoa da: 1999ko azaroan sortu zen, abesbatzako kideek zuten kezka batek bultzatuta: Erandion, sustraiak eta ospea dituen tradizio bat berreskuratzea. Otxote mentalitatea dute, eta horrela jarraitu gura dute. Lehiaketa eta kontzertu ugaritan parte hartu dute, bai eta Bizkaiko Abesbatzen Federazioak antolatutako ekitaldi denetan ere.