Siemsa 1982an sortu zen eta 57 milioi euroko fakturazioa izan du, batez beste. Bere bezero nagusiak Repsol, Petronor, Iberdrola, Endesa, REE, Dow, Cepsa, Basf, BP, Trilloko zentral nuklearra eta Acerinox dira. GES taldeko parte zen 2006tik, eta Erandiotik sare zabala osatu du Espainiako Estatuan. Besteak beste, Erandion egoitza duten enpresa bi hartu ditu bere gain Ferrovialen filialak: Global Energy Services Siemsa sozietateak eguzki- eta haize-plantak eraikitzen ditu; Siemsa Industriak industria-sektoreentzako instalazio elektrikoa ditu negozio-eremua. Siemsa Control y Sistemas, ordea, Tarragonan kokatuta dago.
Azken urteotan Siemsak krisialdia pairatu du. 2014ko udan, GESek 290 langile kaleratu zituen. Urte haren amaieran, Siemsa Industrialen fakturazioa 45 milioikoa izan zen; hiru urte lehenago 100 milioira heldu zen, 772 langileakaz. Urte berean, Global Energy Siemsak 98,5 milioi fakturatu ondoren, 18 milioi euroko galerak izan zituen, 1.443 beharginakaz.