Proposamena Erandioko Udaleko Euskara Zerbitzuak egin zuen, iaz amaituta egon behar zuen plana luzatzeaz gainera, berori Eusko Legebiltzarrak 2013an onartutako Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) dokumentura moldatzeko. Erabakia onartu arren, ez da irmoa izango hilabetez jendaurrean erakutsi arte eta balizko alegazioak, erreklamazioak eta iradokizunak ebatzi arte.
Erandioko Euskara Sustatzeko Ekintza Planak bederatzi arlo hartzen ditu, hiru multzotan. Euskararen jabekuntza ziurtatzeko, honako bideak sendotuko dituzte: familia bidezko transmisioa, irakaskuntza, eta euskalduntzea eta alfabetatzea. Euskararen erabilera sustatzeko, ordea, aisia eta kirola izango dira tresnak. Azkenik, euskararen elikadura sustatzeko indartuko dira liburugintza, kulturgintza, hedabideak, sentsibilizazioa eta motibazioa eta bestelako arloak. Legegintzaldi Planaren arabera, 2018ko udarako abiatuko luke Erandiok hurrengo ESEP.
Erandioko ESEPen laburpena