Afaria eta kontzerturako sarrera bost euroan erosi ahal izango da zentro sozialaren atean bertan.
The Coasteko kideek hainbat kontzertu eman dute eskualdean, azken urtean, batzuetan Tandem izenagaz. Besteak beste, jo egin dute Kukularrako jaietan, Berangoko Antzokian, Igeretxe hotelean Getxoko Rotary Club-erako eta Plentziako Uriola kafetegian.
