Hala, Udalak hainbat eskaera egin du Bizkaiko Garraio Partzuergoan, Euskotrenek Lutxanan duen geltokia zabalik izan dezan, baina oraindino ez du helburua lortu. EH Bilduk babes osoa adierazi dio Udal Gobernuari, eta tren-zerbitzua kentzen badute, autobusak ipintzeko eskatu du.
Bestalde, Joseba Goikouriak gogorarazi du Asuako Zangroizko geltokia ez dagoela Erandioko udalerriaren barruan, Sondikakoan baizik. Halere, bertako biztanleriaren hazkundea dela-eta espero du bertan ere behin-betiko geltokia izatea, berandu baino lehen.