Gainera, goizeko 11:00etatik 13:00etara, txikienek gozatzeko aukera izango dute, magia-ikuskizunaz, ipuin-kontalariagaz eta hainbat tailerregaz. Indabak bost euroan dastatu ahal izango dira. Diru hori eta egun horretan Astrabuduako Futbol Taldeak jokatuko dituen partidetan egingo den dirua Ulertuz Bizkaiko ume gorren senide eta lagunen elkarteari emango diote.