Erabakitzeko eskubidearen aldeko topaguneak aurkezpen horretako hainbat osagai zabaldu ditu daborduko: Ilusioari eskutik lotuta izeneko argazki-erakusketa, eta "Pausoa ematera goaz" dokumental laburraren proiekzioa, bertan kontatzen da Gure Esku Dago sortzeko prozesua abiatu zenetik 24 herri-kontsulta egiteko deia zabaldu arte ibilitako bidea. Arrastia girotzeko, musika eta pintxo-pote merkea ere agindu dituzte.
Iazko udan, "erabakiaren aroan" sartu, eta lehenengo pausoa eman zuten, Eskura hausnarketa eginez. Bertan, "erabakitzeko eskubidea gauzatzeko jaio" zirela aldarrikatu, eta 24 herri-kontsulten deialdiak egin zituzten. Uribe Kostari 2017an egokituko zaiola agindu dute.