Gaur egun, eguneko 200 pertsona garraiatzen dituzte, apenas. Jendeak jaiegunetan eta aste-akabuetan ere zerbitzua emateko eskatzen diela dio Guerreirok, baina horretarako beharrezkoak diren langileak eta erregaia ezin dituzte ordaindu. Horregatik, hauteskundeen aurretik, kontaktu ez-formalak izan zituzten udal politikariakaz laguntzaren baten bila, bi lanpostu sortzeko, baina ez da ezer gauzatu. "Barakaldok eta Erandiok gura balute, erraz egin lezakete", uste du pilotuak.
Batel-zerbitzua 1906an abiatu zen, eta eguneko, 18.000 bidaiari eta 40 behargin izatera heldu zen.