Vallecaseko futbol-zaleak Bizkaira bidaiatu zuten euren taldea San Mamesen Athleticen aurka jokatzen ikusteko. Hori baliatuta, Astrabuduko Athletic Goitiko zale-taldeak hemengoak eta hangoak senidetzeko jai-eguna antolatu zuen Josu Murueta plazan. Gainera, goizeko 10:00etatik aurrera, Goitikoren eta Takolos irrati-klubaren arteko elkartasun-desafioa egin zuten. Indabakaz lortuko zuten dirua Elikagaien Bankuari emango diote.
Denak Iñigo Cabasen auzian justizia aldarrikatzeko manifestaziora eta San Mamesera joan aurretik hainbat jarduerez goza zuten: herri-bozketa, argazkiak, La Vallecana Sound System-en emanaldia eta senidetze-bazkaria.