Erandioko Udalaren Berdintasun Zerbitzuak zabaldu duenez, azken talde hori osatu zuten 13 neska-mutilek sariaren diru-kopuru osoa bideratu dute Elikagaien Bankua laguntzera. Gazteek eurek azaldu dutenez, hasieran sariagaz afari bat egitea pentsatu zuten, "baina azkenean dohaintza egitea erabaki genuen, konturatu ginelako jendeak janaria behar zuela". Gainera, bertako dendetan erosi zituzten elikagaiak, gero horiek oparitzeko. Leire Idarraga Espel Berdintasun teknikariak gogora ekarri duenez, azken lehiaketan ikastetxeakaz eta gazte-lonjakaz elkarlanean jardun zuten.