Bileraren gai-zerrenda honakoa da: informazioa eta diru kontuak; aurtengoa zelan joan da?; datorren urterako zer hobetuko dugu?; eta proposamenak: 2017ko Kanpomartxo non?
Bitartean, Kanpomartxoko argazkiak ikusgai paratu ditu Berbotsek. Egun gozagarria akordura ekarri gura dutenek Berbots.eus webgunean dute aukera.