Erandioko Udalaren garapen-agentzia arduratzen da ekimenaz, eta langabezian dauden gazte erandioztar kualifikatuei beharra lortzen laguntzea du helburu. Pasa den martxoan egindako izen-ematearen prozesuaz gainera, uztailean ere Hazilan egitasmoan inskripzioa betetzeko aukera izango da, Erandioko Behargintzaren bulegoan. Langabetuek ez ezik, ikasitakoaren araberako lana bilatzen duten beharginek ere parte har dezakete.