Lehendakariak krisietarako areto berria inauguratu du Erandion

Iker Rincon Moreno 2016ko api. 15a, 18:00

Gaurko simulazioaren irudia. IREKIA - EUSKO JAURLARITZA

Iñigo Urkullu Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lehendakariak krisietarako areto berria estreinatu du gaur goizean Erandioko ertzain-hirian. Gela horretatik salbuespenezko polizia-jarduerak kudeatu eta kontrolatuko dira etorkizunean.

Lehendakariak nabarmendu duenez, krisietarako areto berria martxan jartzea "beste urrats bat da Ertzaintzaren polizia-eredua teknologiaren arloan sendotzeko eta berritzeko, izan ere, eredu hori plan estrategiko baten arabera gauzatzen dabil, eta, horri esker, urtetik urtera hobeak dira Euskadiko herritarren segurtasunari buruzko datuak", Eusko Jaurlaritzak azpimarratu duenez.

Bisitaldian parte hartu dute, besteak beste, lehendakariak, Estefania Beltran de Heredia Segurtasuneko sailburuak, Josu Zubiaga Segurtasuneko sailburuordeak, Iñaki Gurtubai Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordeak, Gervasio Gabirondo Ertzaintzako zuzendariak eta Jorge Aldekoa Ertzaintzako buruak. Haiekaz batera, Ertzaintzako hainbat agintari eta arduradunek aretoaren funtzionamendu integrala eta funtzionaltasunen doikuntza egiaztatzeko aukera izan dute, prestatutako simulazio-ariketan parte hartzen zebiltzan unitateakaz denbora errealean konexioak eginez.

Krisietarako aretoa salbuespenezko egoeretan arreta emateko "behar bezala egokitutako polizia-jardueraren kudeaketa-gunea da", Krisietarako Batzordea bilduko dena, behar denean, informazio denaren jarraipena egin, egoera aztertu, "eta erabaki egokiak hartzeko, krisi-egoerei edo segurtasuneko larrialdiei konponbidea emateari begira", Segurtasun Sailaren iturrien ustez.

Bideo-horma eta gertakarien lekura edo beste puntu estrategiko batzuetara bertaratutako unitate sorta handi baten informazioa jasotzeko eta aztertzeko aukera ematen duten konektagarritasun-sistemak ditu.

Konfiguratuta dagoen moduagatik, eta dituen funtzionaltasunak direla medio, beste kudeaketa-, kontrol- eta erabaki-zentro batzuakaz konekta daiteke, krisi-egoera edo polizia-larrialdia modu hobean konpondu ahal izateko.

Sailburuak ongietorria eskaini eta aurkezpena egin ondotik, Jorge Aldekoa Ertzaintzaren buruak krisi-mahaiaren eginkizunak azaldu ditu; egoera kudeatzeko ardura duen Zuzendaritza Agintearen muina da, eta mahaikide izan daitezke, egoeraren larria gorabehera, Jaurlaritzako krisi-mahaiak, Segurtasun Sailburuordetzako krisi-kabineteak eta LABI, larrialdietarako krisi-mahaiak.

Bideo-hormaren bidez, lehendakariak Bilbao Exhibition Centerreko hiru puntu behatu ahal izan ditu (biribilgunea, metro-irteera eta segurtasuneko aginte-aretoa), Ertzaintzaren helikopteroak eta dronetako batek igorritako irudiak ikusi ditu, aginte-postu aurreratuetako bategaz konektatu ahal izan da eta Lehendakaritzagaz zuzenean bideokonferentzia bat egin du. Gainera, polizia-operatibo motaren arabera mobilizatzen diren baliabideak bertatik bertara ezagutu ditu.

Krisietarako areto berria Erandioko egoitza nagusiko polizia-administrazioko eraikineko erdiko atarian dago, eta jardueran jarduerako krisi-batzordeak lan egiteko prestatuta dago. Gainera, izaera balioanitza duenez, bilera-gela gisa ere erabili ahal izango da, baita ikasgela gisa ere, hala nola komisarioakaz harremanetan jartzeko, udaltzainburuakaz biltzeko, suhiltzaileakaz biltzeko, eta abar.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun