Ekarpena egin gura dutenek honako lekuetan egin dezakete: Erandiogoikoan, Damatxo emakumeen-elkartearen eta Goi-Alde dantza-taldearen lokaletan; Astrabuduan, Josu Murueta; eta Altzagan, Eroski, Eguzkilore kafetegia, Puri janari-dendan eta Modas Conchi. Danontzat elkarteak jakinarazi duenez, sukaldariek gehien behar dituzten elikagaiak dira lekaleak, pasta, kakao-hautsa, esnea, olioa eta umeentzako jana. Bildutako material dena Donostiara eroango dute Danontzat-eko lagunek eta handik Kiosera Zaporeak elkarteak igorriko du.
Loiuko elkarteak ohartarazi du Egeoko kostaldean egoera "dramatikoa" dela. Horregatik bat egin dute donostiarrek egindako ekimenagaz: "gu beti gaude prest behar den tokian laguntzeko. Eta errefuxiatu siriarrakaz egiten ari dena penagarria da benetan…".