Ertzaintzak albiste-agentziei emandako datuen arabera, bertaratu ziren poliziek mutil gazte bat topatu zuten, ezkerreko belarrian zauria zuena eta odola zeriona. Ertzainek biktima galdekatu zuten eta ustezko egileak bilatzeari ekin zioten. Ondoren, anbulantziaz ospitaleratu zuten, mediku-arreta jaso zezan. Handik minutu batzuetara agenteek ustezko gaizkileak topatu eta atxilotu zituzten Astrabuduko metro-geltokian. 17 eta 18 urteko gazteei larderiazko lapurreta eta lesio delituak egotzi dizkiete.
Poliziak zabaldutako bertsioaren arabera, gazte biek eraso egin omen zioten biktimari sakelako telefonoa lapurtzeko. Telefonoa mutikoen bien gauzen artean topatu zutela dio Ertzaintzak. Era berean, antzeman zizkien ukabil amerikar bat eta 11 zentimetrotako labana, tximeleta motakoa.