Politika  Erandio 2016-04-20 17:15

Goikouria ikertzea agindu du epaitegiak, Erandiogoikoko txatartegiagatik

Joseba Goikouria Erandioko alkatea ikertzen dabil Bilboko 3. instrukzio-epaitegia, ustezko ez-egitezko prebarikazioagatik. Auzi aurreko diligentziak 2014an zabaldu zituen epaitegiak, Erandiogoikoko txatartegi bat hamabost bat urtean lizentzia barik funtzionamenduan ibili delakoan.

Goikouria ikertzea agindu du epaitegiak, Erandiogoikoko txatartegiagatik
Joseba Goikouria artxiboko irudian. © EAJ | Ikusi handiago | Argazki originala

Goikouriagaz batera, ardura beragatik, epaileak Hirigintza Arloan jardun duten zinegotzi bi ikertzeari ekin dio: Asier San Nicolas eta Itziar Coba. Ikerketa agintzeko autoan, magistratuak baztertu egin du hiru politikariek delitu ekologikorik egin izana, auzia zabaldu zuen salaketan esaten zenaren aurka.

Joseba Goikouriak ez du auziaz deklaraziorik egin gura izan, "martxan dabilen auziarekiko errespetuagatik", baina argitu du "gaia antzinatik" datorrela, eta urte horietan enpresak "ez duela auzokideen kexarik sortu bere funtzionamenduagatik". Bitartean, alkateak helegitea ipini du daborduko. Epailearen esku lotuko da epaiketa abiatzea ala ikerketa bertan behera uztea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa