Ordutegiari dagokionez, 19:00etatik 21:00etara izango dira eskolak, Bekoa ikastetxean. Ikastarorako izen-ematea 667 995 716 telefonoaren bidez zein berbalagunerandio@gmail.com posta elektronikora mezua bidaliz egin daiteke, apirilaren 28ra arte. Berbotskideek eta berbalagunek bosna euro baino ez dituzte ordaindu beharko; gainerakoek, 10 euro. Leku-kopurua mugatua da.