Liburuaren Eguna ospatuko dute bihar Erandioko plaza nagusietan

Iker Rincon Moreno 2016ko api. 21a, 10:00

Apirilaren 23a, zapatua, izango da Nazioarteko Liburu Eguna, Unesco erakundeak 1996an zehaztu zuenez. Hala ere, erandioztarrek egun bat aurreratuko dute, eta hilaren 22an, barikua, gogoratuko dute, Altzaga eta Astrabuduko gune nagusietan, Irailaren 23a eta Josu Murueta plazetan, hain zuzen ere.

"Itsasoan, hamaika liburu!" goiburua aukeratu dute aurtengorako, eta Erandioko Udal Bibliotekak hainbat tailer antolatu du lau eta hamabi urte bitarteko neska-mutilentzat. Liburuzainek aurreratu dutenez, 17:00etatik 19:00etara honako jarduerak izango dira: liburu erraldoia, eskulan-piratak, magia eta pirata-zientzialariak. Horien ostean, eguna amaitzeko, 19:00etan kontalari batek ingelesez kontatuko du ipuina Erandiogoikoan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun