Erandiogoikoko haur-eskolak ez du bisitarien eguna antolatu, eskaerak eskaintzen dituzten lekuak baino gehiago direlako, eta, halabeharrez, hainbat lagun kanpoan geratuko direlako. Izena emateko epea maiatzaren 2tik 11ra izango da.
Martitzenean eta eguaztenean, apirilaren 26an eta 27an, jardunaldi irekia egingo dute Astrabuduko eta Altzagako haur-eskolek, hurrenez hurren. Instalazioak, metodologia eta hezitzaileak ezagutu gura dituzten gurasoek, tutoreek eta neska-mutilek horretarako aukera izango dute, Astrabuduan, 15:30etik 17:30era; eta Altzagan, 17:00etatik 19:00etara.
Erandiogoikoko haur-eskolak ez du bisitarien eguna antolatu, eskaerak eskaintzen dituzten lekuak baino gehiago direlako, eta, halabeharrez, hainbat lagun kanpoan geratuko direlako. Izena emateko epea maiatzaren 2tik 11ra izango da.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!