Ordu horretan hots egin zioten euskal Poliziari mutiko bat zaurituta zegoela jakinarazteko. Polizia-patruila bat bertaratu zen eta biktimak bizkarrean zein sabelaldean zauri odoltsuak zituela egiaztatu zuen. Erasotua Gurutzetako ospitaleko larrialdietara eroan zuten anbulantziaz eta eguerdirako alta eman zioten.
Bitartean, aisialdi-aretoaren segurtasun zerbitzuaren laguntzaz ertzainek susmagarria identifikatu omen zuten. Gaztea erretenitu zutenean, zazpi zentimetroko arma zuri bat antzeman zioten. Hainbat datu egiaztatu ondoren 23 urteko gaztea atxilotu zuten. Halere, Ertzaintzak polizia-ikerketa irekita mantendu du gertaeraren motibazioa argitzeko, Segurtasun Sailak adierazi duenez.