Ibilgailuan zihoazen bi pertsonak harrapatuta geratu ziren eta suhiltzaileek atera behar izan zituzten. Halere, gidaria, 45 urteko Erandioko bizilaguna, bertan hil egin zen; beste bidaiaria, 46 urteko gizonezkoa, berriz, Gurutzeta ospitalera eroan behar izan zuten, hainbat zauri pairatuta. Erandioztar biak Ferrari 456 GT modeloko auto batean zihoazen. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen dabil.