Horretarako, pertsona juridikoek maiatzaren 20a baino lehen egin beharko dute eskaera, udaletxeko erregistroan, Astrabuduko Udal Bulegoan, edo postetxeren batean, gutun ziurtatuaren bidez. Euskara Zerbitzuak honako irizpideak erabiliko ditu, besteak beste, proposamenak balioesteko: proposatzaileak zer sustrai dituen Erandion eta inguruan; garatutako jardueraren jarraitasuna; beste erakunde batzuen finantzabideak eskuratzeko zailtasuna; elkarteak dituen bitarteko ekonomikoak; proiektua ESEPen helburuetara egokitzea eta lehentasunezko alderdiak jorratzea; maiztasuna; originaltasuna; elebiduna edo euskaraz elebakarra izatea; hizkuntza, arraza, erlijio eta sexuen arteko berdintasuna sustatzea, eta ingurumena errespetatzea.