Astrabuduko udalekuak
Art Libitum elkarteko kideek zabaldu dutenez, Muak programaren bidez, "ingelesa modu dibertigarrian bizitzeko esperientzia eskaini nahi dugu, musika sentitu, ezagutu eta bizitzeko aukera ematen duen metodo entretenitu baten bitartez. Horri esker, musikaren, dantzaren, arte plastikoen, arte eszenikoen, erlaxazio-tekniken, gorputz-adierazpena, zirkuaren mundua, sortze-sukaldaritza eta hizkuntzen munduetara hurbilduko gara, haur eta gazteek barruan dituzten kezka artistiko guztiak piztu eta garatzeko asmoz. Hori guztiori, sortze-prozesuaren garapenean eragina duten zenbait elementu ludikoren bitartez". Saioak Josu Murueta kultur etxean izango dira. Argibide gehiagorako honako bitartekoak erabil daitezke: 679 996 981 eta 656 708 038 telefono-zenbakiak edo artlibitumelkartea@yahoo.es posta elektronikoa.
Altzagako udalekuak
Altzagan, Antzerkitxiki programa darabilte. Horren helburua da Erandioko haurrak eta nerabeak antzerkiaren diziplina ugarietara hurbilaraztea, amaieran antzezlan musikal bat eszenaratuz. Jolasa, talde-lana eta arte plastikoak izango dira sorkuntza-prozesu horretako lanabesak. Bertan, haurrek, bi astez, komedia musikal oso bat sortuko dute, eszena, kantu eta koreografiakaz. Eszenografia eta jantziak ere beraiek egingo dituzte. Ikastaroaren amaieran, haurrek senideen aurrean taularatuko dute antzezlana. Jarduera denak Altzagako Azoka Zaharrean egingo dituzte. Informazio gehiago gura izanez gero, 690 384 962 telefonora deitu edo lastimateatro@gmail.com posta elektronikora idatz daiteke.
Izen-ematea
Gurasoek ala tutoreek eskabidea bete, sinatu eta Astrabuduko Udal Bulegoan edo Erandioko udaletxean entregatu beharko dute, maiatzaren 27ra arte. Eskabidean honako datuak ipinita egon beharko dira: umearen izen-abizenak, jaiotze-data eta telefonoa; aukeratu den programa (Muak Astrabuduan edota Antzerkitxiki Altzagan); eta aukeratutako aldia (lehenengo edota bigarren hamabostaldia).
Printzipioz, udaleku-txanda bakarra egin ahal izango da, lekuak mugatuta baitaude. Halere, leku libreren bat geratuz gero, hilabete osoa egiteko aukera egongo da. Kasu horretan, Erandion erroldatutakoek lehentasuna izango dute. Plaza-kopurua baino eskaera handiagoa badago, onarpen-ordena zehazteko erabiliko den letra zozkatuko da.
Prezioari dagokionez, hamabostaldi bakoitza 150 euro izango dira, eta biak eginez gero, 280 euro. Gainera, Erandion erroldatutakoek jardueraren kostuaren %50eko diru-laguntza jasoko dute. Jarduera hasi baino lehen, informazio-bilera egingo da.