Bihar hasiko dira Gorpuzti jaiak Erandiogoikoan

Iker Rincon Moreno 2016ko mai. 25a, 12:35

Euskal dantzak Erandiogoikoko Gorpuzti jaietan. © ERANDIOKO UDALA

Hamaika jairen denboraldia estreinatuko du aste-akabu honetan Erandiogoikoak. Gorpuzti jaien ondoren, udalerriko beste festa denak bata bestearen atzean datoz. Gainera, bihar, eguena, udalerriko jai-eguna izango da eta udal langileek, hezkuntza-zentroetakoek eta beste hainbestek atsedena hartzeko beta izango dute.

Eguenetik domekara, jaietan murgilduta ibiliko dira Erandiogoikoko auzotarrak eta bisitariak. Goi-Alde dantza taldeak eta musikak presentzia handia izango dute. Besteak beste, honakoen doinuak izango dira entzungai: Akerbeltz eta Oxabi erromeria-taldea, txistulariak, Itzubaltzeta/Romoko Erromoko Kantariak, eta 25. urteurrena ospatzen dabiltzan Erandioko Udal Musika Eskolaren ikasleak.

Gazteen giroan murgiltzeaz gainera, sendiek eta neska-mutilek ere izango dute zertaz gozatu. Hala, azkarrenek buruhandiak xaxatzeko aukera izango dute eguenean, 19:45; geldoenek, ostera, kontuz ibili beharko dute, puxikakaz jo ez ditzaten. Plan lasaiagoa izango da Olgetan Solas familiarteko kirol-jolasena; barikuan izango da, 18:00etan. Zapatuan, puzgarriak eta pailazoak izango dira, 16:00etan.

Egitaraua

Maiatzak 26, eguena

  • 12:00 Meza.
  • 12:40 Aurreskua eta luncha nagusientzat.
  • 18:30 Txistularien kalejira.
  • 19:30 Txupina eta jaien hasiera, udaletxe zaharretik.
  • 19:45 Buruhandiak eta poteoa txarangagaz.
  • 21:30 Afaria (15 euro; txartelak Dandakan).
  • 23:30 Akerbeltzen erromeria.

Maiatzak 27, barikua

  • 18:00 Olgetan Solas familiarteko kirol-jolasak.
  • 18:30 Triki-poteoa Erandioko Udal Musika Eskolako musikariakaz.
  • 20:00 Bilbainadak, Erromoko Kantariakaz.
  • Gau osoan Kapela-gaua (kapelarik ikusgarrienak saria izango du txosnan).
  • 21:00 Herri-afaria (saiheski errea).
  • 24:00 Erromeria, Oxabi taldeagaz.
  • Ostean Kantzontzilo- edo kulero- eta kapela-lasterketa. Irabazlearentzako saria txosnan.

Maiatzak 28, zapatua

  • 12:00 Txistulari eta dantzarien kalejira, eta Goi-Alderen dantza-erakustaldia.
  • 15:00 Herri-bazkaria (paella; 5 euroko txartelak salgai Dandakan).
  • 16:00 Mahai-ostekoa Taberna Ibiltariagaz.
  • 16:00 Puzgarriak.
  • 17:00 Kuko, Truku eta Bolenweiler pailazoen “Magiklown” lana.
  • 20:00 Mairu-pintxoak eta karaokea.
  • 24:00 Erromeria, Honat taldeagaz eta gaupasa, Dj Munzagaz.
  • Ostean Ligoteo-gaua.

Maiatzak 29, domeka

  • 11:00 Txistularien kalejira.
  • 11:00 Lehen jaunartzeak, eta musika bandaren emanaldia.
  • 17:00 Idi-probak, probalekuan.
  • 17:00 Pailazoak.
  • 19:00 Txitxi-burruntzi.
  • 20:00 Jaien amaiera eta kupel-hustea.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun