Pertsona edo talde interesatuek astelehenera arte, hilak 30, izango dute euren burua aurkezteko epea. Gainera, Udal Gizarte Ongizate Sailagaz harremanetan ipinita, aholkua eta laguntza jasoko dituzte, dituzten baliabideak edo sor ditzaketenak kontuan hartuta. Halere, proiektuak ez dituzte azaldu behar izango urriaren 14ra arte. Proiektu horiek berriak zein martxan dabilen jarduera batekoak izan daitezke.
Epaimahaia udal langile eta pertsona ezagun batzuek osatuko dute. Irabazle bat eta hiru finalista hautatuko dituzte, honako irizpideak kontuan hartuta: egindako ekarpena, gizarte-eskaria, originaltasuna eta zailtasuna, egileen egoeragaz batera. Epaimahaikideen epaia jendaurrean jakinaraziko dute datorren azaroaren 4ko Omenaldi Galan.
Argibide gehiago izateko honako bitartekoetara jo daiteke: bsocial@erandioko-udala.net eta 944 890 172.