Bertan, 1999tik aldarrikatzen dabiltzan marra gorriaren eskaera berretsi zuten. Urte hartan Erandioko txirrindulari bat hil zen, bizikletaz zebilela, auto batek harrapatuta. Ordutik, errepideetan bazterbidetik 1,5 metrora marra gorri bat margotzea eskatzen dabiltza erandioztarrak, inbertsio txiki bategaz auto-gidariak kontzientziatu, eta txirrindulariek zikloturismoa ahalik eta seguruen egin ahal izateko.