Erandiotik Iruñeko manifestaziora joateko autobusa ipiniko du Berbotsek

Iker Rincon Moreno 2016ko mai. 27a, 12:38
Berbotsen mobilizazio bat Erandion, artxiboko irudian.

Berbots euskaltzaleen topaguneak autobusa ipiniko du ekainaren 4an, zapatua, Kontseiluak Iruñean egingo duen manifestaziora joateko. Protesta "Bide eman euskarari, euskaraz bizi nahi dugu" goiburupean irtengo da 17:30etik Golem zineetatik. 

Autobusa goizeko 11:00etan irtengo da Altzagako metro-geltokitik eta 21:00etan abiatuko da bueltan. Eguenera arte, ekainaren 2ra arte, eman daiteke izena, berbots@gmail.com posta elektronikora mezua bidaliz edo Altzagako La Plaza tabernatik pasaz. Bidaiaren prezioa 5 eurokoa da, eta berbotskideen kasuan, 3 eurokoa.

Berbotsek azaldu duenez, "euskarari bide eman behar zaiolako neurri ausartak aldarrikatuko dira" Iruñeko martxan. "Justiziazkoa delako, oreka soziala bermatzeko beharrezkoa delako" eta "euskaraz bizi nahi dugun herritarrok behar eta merezi ditugulako" bat egin dute Erandioko euskaltzaleek hitzorduagaz.

Era berean, mobilizazioari atxikimendua eman gura diotenek, horretarako aukera dute honako formularioa betez. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak  ekainaren 4ko martxa euskaltzalearen bidez "neurri ausartak" aldarrikatuko ditu "euskarari bide emateko".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun