Horretarako, gaztetxoek aurretik izena eman beharko dute; ekainaren 27a da epemuga. Argibide gehiagorako eta inskripzioa betetzeko, klubaren idazkaritzara jo daiteke. Era berean, klubak webgunea, astrabuduako@gmail.com posta elektronikoa eta 615 729 080 telefono-zenbakia ipini ditu gurasoen zalantzak argitzeko.
Campusak hiru txanda izango ditu: ekainaren 27tik uztailaren 1era, uztailaren 4tik 8ra, eta, azkenik, uztailaren 11tik 15era. Ordutegia, ostera, berbera izango da denetan: 09:00etatik 14:00etara.