Horretarako, pintxo-zaleek sei jatetxe edo taberna puntuatu beharko dituzte, eta seiei dagozkien pegatinak eskatu. Auzo bietako establezimenduetako pegatinek agertu beharko dute kartillan.
Honako ordutegia izango dute pintxoak dastatu eta puntuatu nahi dituztenek: barikutik domekara, goizeko 12:00etatik 15:30era; eta barikutik zapatura, 19:00etatik 22:00etara ere bai. Behin kartilla beteta, ostatu parte-hartzaileren batean utz daiteke. 300 euroren zozketa ekainaren 17an egingo dute, Erandioko Behargintzan, Altzagako Bekoa ikastetxean, 14:00etan.
