Maiatzaren 19an, bertso- eta kanta-topaketa egin zuten Erandioko neska-mutilek, Altzagako azoka zaharrean, Oihana Bartra, Josu landeta eta Inazio Vidal bertsolarien laguntzagaz. Halere, protagonistak gaztetxoak izan ziren: Oier Agirre, Naia Ibañez, Endika Real de Asua eta Naroa Garcia bertso-egileek jaso zituzten bosgarren bertso-paper lehiaketaren sariak Egokiñe Angulo zinegotziaren eskuetatik. Egun berean, ipuin eta narrazioen 15. lehiaketaren sariak eman zituen Joseba Goikouria alkateak.
Azken lehiaketa horretan, Imanol Garate, Itsaso Garcia, Iraide Fernandez, Markel de la Fuente, Enara Martinez, Aroa Montes, June Elosegi, Eneritz Yarince Paiz, Oihane Orbea, Nahia Valladares, Esti Velez, Aingeru Santamaria eta Nadin Regueiro izan ziren irabazleak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.