Besteak beste, ardurak ez txandakatzea, informazioa ezkutatzea eta ezabatzea, eta hauteskunde-programa nahierara edo alagala aldatzea leporatu zizkioten. Vaquerok ez du adierazpenik egin, eta zinegotzi segituko du.
Rafa Vaquero iazko udal hauteskundeetan Ganemos Erandio herri-hautagaitzaren zerrendaburua daborduko ez da udal talde horretako kidea. Ganemoseko gainerako hiru zinegotziek Erandioko Udalbatzari azaldu diotenez, pasa den maiatzaren 12an, Vaquero kanporatu zuten, hauteskunde-plataformaren arautegia eta "kode etikoa ez betetzea" egotzita.
Besteak beste, ardurak ez txandakatzea, informazioa ezkutatzea eta ezabatzea, eta hauteskunde-programa nahierara edo alagala aldatzea leporatu zizkioten. Vaquerok ez du adierazpenik egin, eta zinegotzi segituko du.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!