Ekitaldi horren bidez, dirua bildu gura du klubak, Astrabuduako kadete B 2001 taldearen alde. Gaztetxoak ligako txapeldunak dira, eta orain sortu zaie nazioarteko txapelketara joateko aukera, beti ere behar duten dirua lortuz gero. Hitzordua hilaren 28an dute Saloun (Herrialde Katalanak). Belaunaldi berriak sostengatzeko, bost euroko dohaintza eskatu du klubak.