Barikuan, jaialdiak 16:00etan irekiko ditu ateak. Ordu erdi beranduago Amparo Sanchezek emanaldia eskainiko du; jaendarra Amparanoiako abeslaria izan zen 1997tik 2008ra, taldea desegin zenean. Hurrengo musikariak honakoak izango dira: David Lindley, 18:00etan; Corizonas, 19:30ean; Elliott Murphy & Band, 21:00etan; eta Los Lobos, 22:30ean.
Zapatuan, ostera, 13:00etan zabalduko da Olako zentroa. Emanaldiak honakoak izango dira: Hey Mr. Neken, 13:30ean; The Fakeband, 14:30ean; Niko Etxart eta Hapa Hapa, euskarazko kontzertu bakarra, 15:45ean; Nina Hagen Band, 17:25ean; Bob Geldof, 19:05ean; Graham Nash, 20:30ean; eta, bukatzeko, Jethro Tull By Ian Anderson, 22:30ean.
Jaialdirako eguneko txartelak 52 euroan eros daitezke, eta egun biko bonua, 86an.
Euskotrenek barikurako eta zapaturako ipiniko dituen zerbitzuen artean Sondika eta Ola arteko tren- eta autobus-lantzaderak izango dira.