Ohi den legez, Gorpuzti jaien eta Kukularrako festen artean heldu dira San Bernabe eta San Antonio omentzen dituzten Faoetako eta Goierriko jaiak. Biek ala biek familia-giroan gozatzeko aukerak eskainiko dituzte. Berbarako, Faoetan, Olgetan Solas familiarteko kirol-jolasetan parte hartzeko aukera izango dute gurasoek eta neska-mutilek. Erandioko Udal Euskara Zerbitzuak antolatuta, hitzordua festetako egun handian izango da, zapatuan, 19:00etan. Goierrin, berriz, lehenengo mailako kirol-proba izango da, Martiartu dorretxearen azpian. Bertan jokatuko dute 640 kiloko Euskadiko sokatira-txapelketa.
Faoetako jaietako egitaraua
Ekainak 11, zapatua
- 12:00 Puzgarriak eta haur-jolasak.
- 13:00 Meza.
- 15:00 Herri-bazkaria eta kantak trikitiagaz.
- 18:00 Emakumezkoen briska-lehiaketa.
- 19:00 Olgetan Solas kirol-jolasak.
- 20:30 Txitxi-burruntzi eta erromeria.
Ekainak 12, domeka
- 12:00 Kalejira eta dantza-erakustaldia.
- 17:30 Tiragoma-txapelketa.
- 20:00 Azken traka.
Goierriko jaietako egitaraua
Ekainak 11, zapatua
- 09:00 Sukalkia (14:00etan, aurkezpena).
- 17:30 Lur-gaineko Euskadiko sokatiratxapelketa, 640 kilokoa.
- 17:30 Umeentzako tailerrak.
- 20:00 Sukalki-lehiaketaren sariak.
- 20:30 Diskoteka umeentzat, Xaiborregaz.
- 21:00 Saiheski-jana, doan.
- 24:00 Erromeria Garilak 26 taldeagaz.
Ekainak 12, domeka
- 12:30 Eliz ospakizuna.
- 17:30 Umeentzako tailerrak; idi-probak.
Ekainak 13, astelehena
- 12:00 Meza.
- 12:30 Hamaiketakoa nagusientzat.