Oraingoz, gizarte-hezitzaile, peoi, etxez etxeko laguntzaile eta astialdiko begirale izateko inskripzioak egin daitezke. Gutunez auzokideei jakinarazitakoaren arabera, Erandioko Udalak "erandioztarron bizi-kalitatea hobetzeko asmoz, udalerrian enplegua sustatzeko apustua egin du".
Udalaren apustu hori aurten 640.000 eurokoa izango da. Lanpostu denetan, uztailaren 1a hasiko dira beharrean, eta kontratuaren amaiera Gabon Zaharragaz batera helduko da. Kontratu denak jardunaldi osokoak izango dira, astialdiko begiraleenak izan ezik; horiek jardunaldi erdikoak izango baitira. Zozketan parte hartu ahal izateko, Erandion erroldatutako langabetuek inskripzio-orria bete, eta Erandioko Behargintzan eman beharko dute, ekainaren 21eko 13:30era bitartea.