Gazteei trebatzaile bat ipiniko diete. Langabetuei euren interesak, trebetasunak edo zaletasunak baliatu, eta horiek lan-aukera bihurtzen lagunduko die trebatzaileak, banakako zein taldekako saioetan. Prozesua hasteko, gazte bakoitzaren egoera aztertzeko elkarrizketak eta talde-dinamikak egingo dituzte. Ondoren, formakuntza-tailerrak emango dizkiete, teknikoki trebatu eta jendarte-berrikuntzan ahalduntzeko. Erandioko Udalak egitasmoaren kostearen %8 besterik ez du bere gain hartuko, beste %92 Europako Gizarte Funtsak jarriko baitu. Bestalde, ekain honetan, Ekintzaileen Hilabetea izeneko ekimena garatzen dabil Udala. Ekintzaileak lanak sortzera bultzatu gura ditu, Erandioko Behargintzak eskaintzen dituen jardueraren hasierako laguntzak eta autoenplegu zerbitzua ezagutaraziz.
Argibide gehiagorako behargintza@erandioko-udala.net posta elektronikora jo daiteke.