Desanexio kaleko 4. atariko zentroak proposatu du ikasturte biko oinarrizko Lanbide Heziketako programa hori. Bertan parte hartuko duten neska-mutilek DBH graduatu titulua lortzeko formakuntza ere jasoko dute. Programa 15 eta 17 urte bitarteko gazteei dago zuzenduta, beti ere erreferentziatzat hartuta aurtengo abenduaren 31n izango duten adina. Egitasmoaren matrikula erabat doakoa izango da, eta inskripzio-epea datorren uztailaren 15era arte zabalik egongo da. Halere, aurretiko matrikula betetzeko azken eguna bariku honetan izango da, ekainaren 17an. Bigarren ikasturtean ikasleek praktikak egingo dituzte enpresetan, euren ezagutza eta trebetasunak, maila akademikoan ez ezik, lan-inguruan ere egokiak izan daitezen. Besteak beste, estudianteek jakin beharko dute kanapeak sortzen eta sukaldeko plater hotzak zein beroak atontzen.
Izen-ematea egiteko honako bideak erabil daitezke: 944 170 963 telefonoa eta hlpp@erandioko-udala.net posta elektronikoa.