Lehoirik txikienek goizeko 11:00etatik aurrera gozatu ahal izango dute, puzgarriak izango dituzte-eta. Nagusiek ordu erdi gehiago itxaron beharko dute egunari zaporea hartzen hasteko, ordu horretan zabalduko baita txosna eta abiatuko baita pintxo-potea. Jardunaldiak zer edo zer izango du adin denentzat, tartean haurrentzako tailerra, photocall-a, eta kanta-trikitia Tapatan taldeagaz. 15:00etan, herri-bazkaria egingo dute.
Txartelak zazpi euroan eskura daitezke daborduko, Primera Linea eta Beltzez tabernetan. Menua paella izango da. Bazkalostean, aurretik egindako argazkien erakusketa egingo dute, interesdunei eman aurretik. Era berean, puzgarriak, helduen giza mahai-futbola, mahai-futbola eta dantzak izango dira. Ondoren, Trabudu dantzari-taldearen 40. urteurrena baliatuta, alardea izango da, Trabudu eta Pontevedrako Barca de Loimil taldeakaz. Eguna amaitzeko, 20:15ean txorizo-jana eta kontzertua izango dira; Diversion Rock eta Erruki Barik taldeek joko dute.
Athletic Goitiko zaleen taldea 2009an sortu zen, eta gaur egun 80 bat bazkidek osatzen dute.