Jai-batzordeak aurreratu duenez parte-hartzea auzokideei mugatuta egongo da. Horren ostean, 21:00etan, sardina-jana egingo dute, festei energiaz ekin ahal izateko. Eta behin indarrak hartuta, musika izango dute lagun. Zapatuan eta domekan ere familia osorako jarduerak izango dira: paella-lehiaketa, haurrentzako Moto GP lasterketaren zazpigarren edizioa, umore-ikuskizuna, tortilla-lehiaketa, ludoteka, magia, Olgetan solas familientzako kirol-jolasak eta askoz ekimen gehiago. Erandioko Udal Musika Bandak ere ez dio muzin egingo urteroko hitzorduari.
Kukularrako jaietako egitaraua
Ekainak 24, barikua
- 19:00 Txupina.
- 20:00 Igel-tokaren lehiaketa.
- 21:00 Sardina-jana.
- 23:00 Dj musika-saioa.
Ekainak 25, zapatua
- 11:00-14:00 Umeentzako parkea.
- 12:00 Paella lehiaketa.
- 15:30-17:00 Umeentzako parkea.
- 17:00 Moto GP VII. Lasterketa (umeentzat).
- 17:00 Irristailuen lasterketa.
- 19:30 Umore ikuskizuna Tiritirates-egaz.
- 22:30 Disko-festa Mugi Zaitez-egaz.
- 23:30 musika-saioa Dj Mariogaz.
Ekainak 26, domeka
- 11:30 Ludoteka.
- 12:00 Udal Musika Banda.
- 13:00 Tortilla lehiaketa.
- 13:30 Hamaiketakoa helduentzat.
- 16:30 Olgetan solas sendientzako jolasak.
- 18:00 Txan magoa.
- 20:00 Traka eta jaien amaiera.