Aurreko urteotan utzitako zapore onari esker, hainbat lagunek eta ekitaldik errepikatuko dute aurten: magia-ikuskizuna, Alaiki eta Lisker musika-taldeak, putxera-lehiaketa, txorizo- eta odoloste-janak, herri-bazkaria, igel-tokako txapelketa, idi-probak eta Udal euskara Zerbitzuak antolatzen duen Olgetan Solas sendientzako kirol-jolasak.
Putxera-lehiaketaren irabazleak lapiko berria eta 150 euro bereganatuko ditu. Bigarrenak, ostera, garaikurra eta 100 euro gehiagogaz bueltatuko da etxera.
Arriagako jaietako egitaraua
Uztailak 1, barikua
- 17:30 Txupina eta pregoia.
- 17:30 Mus arineko txapelketarako izen-ematea goiko txosnan.
- 18:00 Mus arineko txapelketa.
- 18:30 Tor magoaren ikuskizuna, udaletxean.
- 20:00 Txorizo- eta odoloste-jana.
- 24:00 Erromeria Alaikigaz.
- 04:00 Dj Munza.
Uztailak 2, zapatua
- 11:00 Putxera-lehiaketarako izen-ematea.
- 12:00 Igel-tokarako izen-ematea, txosnan.
- 12:30 Igel-tokako txapelketa.
- 12:30 Dantzak.
- 13:30 Apar-jaia.
- 14:30 Putxeren aurkezpena eta sari-banaketa.
- 18:00 Idi-probak.
- 24:00 Erromeria Liskerregaz.
- 01:00 Zezen mekanikoa.
Uztailak 3, domeka
- 12:00 Meza, aurreskua eta mokadutxoa.
- 12:00 Olgetan Solas sendientzako jolasak.
- 13:00 Abeletxe mugikorra, neska-mutilentzat.
- 14:00 Apar-jaia.
- 15:00 Herri-bazkaria: paella. Txartelak 3 euroan.
- 18:00 Los Cinco Bilbainos.
- 20:00 Txorizo- eta odoloste-jana.