Lehenengoz, ikastolan elkartasun-merkatua antolatu zuten. Bertan umeek eta euren familiek egindako produktuak salduz, 630,90 euro eskuratu zuten. Lortutako dirua eroan zuten Elikagaien Bankura, baina bertako arduradunek azaldu zieten ez dutela dirurik onartzen eta, horren ordez gurago zutela diru hori sardina-latatan inbertitzea, "sardina elikagai osasuntsua eta kontserbatzeko erraza baita", Altzaga ikastolako irakasleek azaldu dutenez. Elkartekoek esan legez, ikastolak sardina-latak erosi zituen, ia 120 kilo, eta umeek beraiek entregatu zituzten pasa den ekainaren 14an.