Politika  Erandio 2016-06-21 09:30

Goikouria epaituko dute Erandiogoikoko txatartegiaren auzian

Joseba Goikouria Erandioko alkatea epaituko dute Bilbon, datorren azaroan. Izan ere, Bilboko 3. instrukzio-epaitegiko magistratua Goikouria ikertzen dabil, alkateak eta Asier San Nicolas zein Itziar Coba Hirigintza zinegotzi ohiek ustezko ez-egitezko prebarikazioa egin zutelakoan; Erandiogoikoko txatartegi bat hamabost bat urtean lizentzia barik funtzionamenduan ibiltzea ahalbidetu ei zuten horrela.

Goikouria epaituko dute Erandiogoikoko txatartegiaren auzian
Joseba Goikouria. © EAJ | Ikusi handiago | Argazki originala

Alkatearen defentsak helegitea ipini zuen, ikerketa bertan behera utzi eta epaiketa egin ez dadin, baina epaileak atzera bota du eskaera hori, "El Correo" egunkariak zabaldu duenez. Goikouriak uko egin dio adierazpenak egiteari.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa