Astrabudutik Lutxanara arteko ibilaldia egingo dute zapatuan

Iker Rincon Moreno 2016ko uzt. 5a, 18:03

Lutxanako eskolak. © KELI TALDEA
Erandioko Udalak udalerriko txoko-bazterrak, ezaugarriak eta istorioak hobeto ezagutzeko bisita gidatuak antolatu ditu. Lehenengoa zapatu honetan, uztailak 9, egingo dute, euskaraz; Astrabudutik Lutxanara zailtasun-maila txikia daukan 8 kilometroko (ordu bi) ibilaldia egingo dute. Barikura arte dago izena emateko aukera, Behargintzara (944 175 616) deituta.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun