Paneletan, besteak beste honako gaien berri ematen da: itsasoaren erakargarritasuna; ezezagunerantz abiatzea; ezezaguna dena; biziaren sorrera; klima aldaketa; eta biomimetika eta aisia.
Gaur 21:00etara arte bisitatu daiteke Astrabuduko Josu Murueta kultur etxean ipinitako "Azterkosta" erakusketa. Erakusketak Eusko Jaurlaritzaren Azterkosta ingurumen-hezkuntzako programatik hartu du izena. Izan ere, Ingurumen eta Lurralde Politika Saila kostaldeari lotutako ekosistemen ezagupena bultzatu gura du eta Azterkosta programaren jardueren artean erakusketa ibiltari hori dago, 13 panelez osatuta.
Paneletan, besteak beste honako gaien berri ematen da: itsasoaren erakargarritasuna; ezezagunerantz abiatzea; ezezaguna dena; biziaren sorrera; klima aldaketa; eta biomimetika eta aisia.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!