Pasa den uztailaren 1ean erregistratu zuen Ruizek, espainolez, honako galdera: "Bizkaiko Foru Aldundiak asmotan darabil gure kultura- ondareagazko konpromisoa dauela erakutsi eta diruz laguntzea Martiartuko dorrea bereoneratzeari?".
Ruizek bere eskaeran gogora ekarri zuenez, "Goierrin dagoan Martiartuko dorrea gure Lurralde Historikoaren kultur ondarearen barruan dago. Gaur egun Erandioko Udalaren jabetzapean dago. Urteak daroaz bertan behera itxita eta gero eta egoera tamalgarriagoan dago. Hori bereoneratzeko behar dan inbertsinoa handia da eta, beraz, Erandioko Udalak berenez nekez egin ahal izango deutsanez aurre, Aldundiaren laguntza bultzada handia izango litzateke bereoneratze horretan".
Gainera, popularren arabera, "bereoneratzeak, proiektu erakargarria atonduko balitz, eskutik ekarriko leuke Lurralde osoarentzako onurea". Horregatik, aurkeztutako galdera egin diote Kultura diputatuari, bihar osoko bilkuran erantzun dezan.