Ertzain zein udaltzain gehiago izango dira aldi berean kalean; hala, uniformez eta kalez jantzitako polizia-patruilak ibiliko dira jai-eremuaren barruan zein inguruetan, baita Astrabuduko metro-geltokian ere. Liskarren eta erasoen prebentzioa da neurri horren helburua.
Era berean, Polizia biek arreta berezia jarriko diete alkohola saltzen duten lokalei, adin txikikoei edari alkoholdunak sal diezazkien saihesteko.
Bestalde, garrantzi berezia eman diote jaietan substantzia sorgorgarrien trafikoa eta kontsumoa prebenitzeari eta zigortzeari.
Azkenik, Ertzaintzak eta Udaltzaingoak jai-ekitaldietako parte-hartzaileei ohartarazi diete diru-zorroak eta jabetzak are gehiago zain ditzatela; izatez, jaiak eta kontzertuak direla-eta jende andana bilduko dela baliatuta, lapurretan diharduten delinkuenteen kopurua gehitzea aurreikusi dute.
Era berean, arreta berezia eskainiko zaio sexu-askatasunaren kontra izan daitezkeen delituen prebentzioari, eta, horretarako, "mota horretako delituak egiteko lekurik aproposenak zainduko" dituzte.