Zinta gaineko maratoi mistoaren munduko marka, Erandion apurtuta

Iker Rincon Moreno 2016ko ira. 2a, 20:15

Atletak probaren ostean, lorpena ospatzen. © ERANDIOKO UDALA

Munduko marka apurtu zuten Erandion, pasa den uztailaren 22an, zinta gaineko maratoi mistoan. 2 ordu, 38 minutu eta 16 segundo egin zuten Jon Salvador bertoko atletak eta Andrea Medeiro, Janire Fernandez zein Ander Garcia kirolariek, elkartasun-proban. Era berean, Caixa Fundazioak 1.500 euro eman zizkion Creando Futuros EGK bizkaitarrari, Senegalgo Mbour hirian sortu duen eskola laguntzeko. Proiektu hori 2014an eta 2015ean, behintzat, babestu du Erandioko Udalak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun